.
.
DONEJAKUE BIDEA
.
Ibilbidea 3.561 m-koa izango da.

Beasaingo Altamira baserritik gertu hasten da ibilaldi hau, 3.651 metroko garaieratik, azkenik Idiazabalgo Ojarbi baserrian amaitzeko.

Bidean zehar Garitain eta Abaroa baserrien paretik igaroko gara, igoera jarraitu eta hilerrira eta Olaberriako hirigunera ere iritsiz. Puntu honetan San Juan Bautista eliza edukiko dugu ikusgai, zein Donejakue bidearen zati den.

Bidaiaren lehen atalean ikuspegi zoragarriak edukiko ditugu, Txindoki mendia, belardi zabalak eta baso ederrak besteak beste.

Hirigunea zeharkatu ondoren, ibilbidea Miraballes baserri albotik igaroko da, ondoren itzulinguru bat egin eta Aldasoro baserrira inguratzeko. Ekialdera 50 metrotako distantziara Santikutzermita egongo da, hau ere Donejakue bidearen parte dena.

Paseoak hego-mendebaldetik jarraituko du eta 500 metro ondoren Aranguren baserrira helduko da. Bertatik Idiazabalera, Ojarbi baserrira zehazki, 650 metroko igoera oso xamur bat baino ez da geratuko.

Hiru kilometro eta erdi eskas dituen ibilbide hau ez da batere aldapatsua, 40 metroko desnibelak baino ez ditugu izango pendiz gogorrenetan.

Donejakue bidea, bilduma monumental izendatua izan da, eta bere ibilbideak Olaberria udalerria zeharkatzen du, 2010eko uztailaren 29ko erabakiaz geroztik. Honen ondorioz kultura ondasun eta babestuak izendatuak izan dira bai bidea bera, eta baita San Juan Bautista eliza eta Santikutzermita ere.

OLABERRIKO UDALA