.
.
DONEJAKUE BIDEA
.
Ibilbidea 3.561 m-koa izango da.

Olaberriako erdigunean gara, hirigunean.

Inguru honetan kokatzen dira udalerriko etxerik esanguratsuenak. Udaletxea, San Juan Bautista eliza, ikastolak eta ostatua daude bertan, besteak beste. Udalerriko nukleoetariko bat kontsidera daiteke erdigunea, Ihurre auzoarekin batera.

Parrokiko talaiatik bertatik Aizkorri mendia begiztatu daiteke hego-mendebaldean, Txindoki mendia ipar-ekialdean eta baita Idiazabal, Segura, Beasain eta Lazkao udalerriak ere.

Ibilbide hau jarraituaz parkera eta Miraballes baserrira iritsiko gara, hauek hirigunearen amaiera zehazten dute. Honela ba, 1.708 metro geratuko zaizkigu bidea bukatzeko.

OLABERRIKO UDALA