.
.
DONEJAKUE BIDEA
.
Ibilbidea 3.561 m-koa izango da.

Aranguren baserriaren alboan gara, Olaberriko hainbat landabideren elkargunean.

Puntu honetatik hego-mendebaldera jarraituz, 680 bat metrotara, Olaberria eta Idiazabalen arteko mugara heldu gaitezke. Hor amaitzen da Olaberriko Donejakue bidearen zatia.

Beste aukera bat Urbaundi mendiaren hegalerantz jarraitzea litzateke. Bide honetan zehar aldapa gogorrei egin beharko diegu aurre, batzuetan %10era ere irits daitezkeenak.

Azkenik, ibilbide xamurrago bat burutu nahi badugu ekialderantz egingo dugu, Lazkaoraino heltzen den Sustraitz ubidearen urertza jarraituz.

OLABERRIKO UDALA