.
.
DONEJAKUE BIDEA
.
Ibilbidea 3.561 m-koa izango da.

Donejakue bideko ibilbide honen amaierara heldu gara, Idiazabal eta Olaberriko udalerriek zehazturiko mugara hain zuzen.

Hemendik Idiazabalgo Ojarbi baserria ikus dezakegu Aizkorri mendilerroa atzean duela. Ekialdera begiratzen badugu berriz Olaberriko Iraunzaga eta Iraunzaga berri baserriak izango ditugu ikusgai.

Hegoalderantz jarraituz, ibilbideak Urbaundi mendiaren hegaletik eramango gaitu, 1.900 bat metroko luzera duen igoera batean zehar. Puntu garaienera heldutakoan, Olaberritik 3.500 metrotara egongo gara eta kaminoak hirigunera eramango gaitu.

OLABERRIKO UDALA