.
.
URBAUNDI
.
Ibilbidea 6.920 m-koa izango da.

Olaberriko erdiguneangaude, hirigunean. Inguru honetan kokatzen dira herriko eraikuntzarik esanguratsuenak: Udaletxea, San Juan Bautista eliza, eskolak edo ostatua besteak beste. Azken finean erdiguneak eta Ihurre auzoak osatzen dituzte Olaberriko bizi-nukleo nagusiak. Hemendik, parrokiko talaiatik bertatik Aizkorri mendia begiztatu daiteke hego-mendebaldean, Txindoki mendia ipar-ekialdean eta baita Idiazabal, Segura, Beasain eta Lazkao udalerriak ere. Abiapuntua eta helmuga erdigunean bertan dituen ibilbide honetan, lehen pausoa hegoalderantz abiatzea izango da, Aranguren baserrira iritsi arte. Baserrira iritsitakoan, Donejakue bideari jarraituko diogu Idiazabalgo mugara heltzeko. Ondoren Urbaundi mendiaren zonalde garai batera eramango gaituen 200 metrotako igoera bati aurre egin beharko diogu, gogor xamarra bera. Igotakoa jaitsi egin behar orain, Sustraitz ubidearekin bat egin eta plazan bukatu arte. Guztira 6.920 metroko ibilbidea da, eta 319 metroko gehienezko desnibela dauka. Ibilbide osoan zehar ageri dira Aizkorri eta Txindoki mendien bistak mendebalde eta ekialdean, hurrenez hurren. Urbaundi mendiaren zonalde garaiena da salbuespena, zeinetan konifero baso hostotsuek ikuspegia mugatzen duten.

OLABERRIKO UDALA