.
.
HIRIGUNEA INGURATUZ
.
Ibilbidea 6.169 m-koa izango da.

Olaberriko erdigunean gara, hirigunean.

Inguru honetan kokatzen dira herriko eraikuntzarik esanguratsuenak: Udaletxea, San Juan Bautista eliza, eskolak edo ostatua besteak beste. Azken finean erdiguneak eta Ihurre auzoak osatzen dituzte Olaberriko bizi-nukleo nagusiak.

Hemendik, parrokiko talaiatik bertatik Aizkorri mendia begiztatu daiteke hego-mendebaldean, Txindoki mendia ipar-ekialdean eta baita Idiazabal, Segura, Beasain eta Lazkao udalerriak ere.

Udaletxeko plazan hasten den ibilbide honetan, hirigunea inguratuko dugu, ondoren Altune eta Gainera ipar zonaldeko belardietara jaitsiko gara eta azkenik hegoaldera joko dugu Sustraitz ubidean amaitzeko.

Guztira 6.169 metroko luzera duen zirkuitua da, zailtasun handirik gabekoa, paseoaren desnibela 141 metrokoa delako.

Iparrerantz hasiko dugu ibilbidea, hilerrirantz, eta Altuneko belardietatik egingo dugu beherantz. Mendi hegalaren erdibidean ekialdera egingo dugu bira, Aizpea baserritik igaro eta Matsaldera iristeko. Hegorantz jarraituz gero Aldasoro baserrira eta Santikutz ermitara iritsiko gara.

HemendikSustraitz ubidearekiko paralelo ibiliko gara jaitsiera lasai batean zehar Otsoategi baserrira iritsi arte. Bertan ekialdera egingo dugu bira eta Olaberriko hirigunera bueltatuko gara.

Hirugunea inguratzen duen ibilaldi bat denez gero, Aizkorri eta Txindoki mendien eta baita Lazkao eta Beasain udalerrien ikuspegiak izango ditugu sarri-sarri.

OLABERRIKO UDALA