.
.
HIRIGUNEA INGURATUZ
.
Ibilbidea 6.169 m-koa izango da.

Duela gutxi berritua izan den Aldasoro baserriaren alboa gara. Baserriarengandik 50 metro ekialdera Santikutz ermita ikus daiteke, monumentu izendapenez Donejakue bidearen zati dena.

Tradizioak dio ermita hau Olaberriako parrokia izan zela, nahiz eta honen inguruko segurantziarik ez egon. Ohitura izaten zen maiatzaren 3an, Santikutz egunean, bertara prozesioan hurbiltzea ondoren erromeria ospatzeko.

Belardi zabal artean garamatzaten bide hauek Aizkorri mendiaren ikuspegi zoragarria eskaintzen dute.

Puntu honetatik hegoaldera jarraituz gero, Donejakue bideak Aranguren baserrira eramango gaitu.

OLABERRIKO UDALA