.
.
HIRIGUNEA INGURATUZ
.
Ibilbidea 6.169 m-koa izango da.

Otsoategi baserriaren ondoan gaude, XVI. mendeko eraikuntza da hau. Hego-ekialdeko etxaurrean udalerri osoan aurkitu izan den armarri bakarra ageri da, izen ematen dion Otsoa familiarena hain zuzen.

Puntu honetatik Olaberria eta Lazkao batzen dituen errepidea zeharkatuko dugu, mendebalderantz zuzendu eta hirigunera igoera hasteko.

Hemendik, berriki berritutako Etxezuri baserria izango dugu ikusgai, eta 1000 metro baino ez zaizkigu geratuko ibilbidearen hasierara bueltatzeko.

OLABERRIKO UDALA