.
.
GAINERA
.
Ibilbidea 4.470 m-koa izango da.

Olaberriko erdigunean gara, hirigunean.

Inguru honetan kokatzen dira herriko eraikuntzarik esanguratsuenak: Udaletxea, San Juan Bautista eliza, eskolak edo ostatua besteak beste. Azken finean erdiguneak eta Ihurre auzoak osatzen dituzte Olaberriko bizi-nukleo nagusiak.

Hemendik, parrokiko talaiatik bertatik Aizkorri mendia begiztatu daiteke hego-mendebaldean, Txindoki mendia ipar-ekialdean eta baita Idiazabal, Segura, Beasain eta Lazkao udalerriak ere.

Udaletxeko plazan abiatzen den zirkuitu honetan, Parderreka ubidea hornitzen duten erretenetako batetik jaitsiko gara. Bidexka honetan 1.700 metro egingo ditugu, Aizpea baserriaren albotik pasa eta autoeskolako zona baxura heltzeko.

Puntu honetatik hegoalderantz joko dugu autoeskola zaharrak eta kartinga inguratuz, ondoren Bengoetxea, Iriarte, Balda, Matsalde eta Azarola baserrien albotik pasatzeko. Ibilaldian ikus daitekeen bezala, Olaberriko nekazaritza zona garrantzitsuena da hau.

Azkenik, baserri hauetatik hirigunerantz abiatuko gara, Donejakue bidearen zati bat erabiliaz.

Ibilbide honek 4.470 metroko luzera eta 137 metroko desnibela ditu.

OLABERRIKO UDALA