.
.
GAINERA
.
Ibilbidea 4.470 m-koa izango da.

Olaberriko hirigunetik 135 metro egin ditugu behera Parderreka ubidea jarraituaz, guztira 1700 metro izan dira. Seguruenik hau izango da inguruko bide guztien artean aldapatsuena.

Ihurre auzoaren gainean gaude orain, Altune eta Karobi izeneko industrialdeetan. Inguru honetako lurrek eraldaketa handiak jaso dituzte azken urteotan.

Hemendik, Ihurre auzoa hirigunearekin batzen duen errepidea zeharkatuko dugu eta Karting eskola zaharren albotik pasatuz egingo dugu aurrera.

OLABERRIKO UDALA