.
.
ETXEBERRI BARRENATIK ERREKALDERA
.
Ibilbidea 5.647 m-koa izango da.

Arizti auzoko gasolindegian hasten den zirkuitu honek 5.647 metroko luzera izango du eta 140 metro egingo dira gora ibilbide osoan zehar.

Ibilaldi honetan Olaberriko udalerri zeharkatuko, dugu mendebaldetik hasita ekialderaino, honen erdialdetik.

Ariztitik hasi eta gorantz joko dugu Aranguren baserrien ingurura. Bertan Aranguren Barrena lehenik, Aranguren Azpikoa ondoren, Aranguren txiki hegoaldean eta azkenik Aranguren baserria izango ditugu.

Puntu honetatik Amoskategi baserriraino jaitsiko gara, eta Sustraitz ubidea jarraituz Errekalde auzotik oso gertu dagoen Otsoategi baserriraino egingo dugu aurrera.

Hemendik gora egingo dugu hiriguneraino heldu arte, bertan egongo dira herriko eraikuntzarik esanguratsuenak: Udaletxea, San Juan Bautista eliza, eskolak edo ostatua besteak beste.

Hirigunean, parrokiko talaiatik, Aizkorri mendia begiztatu daiteke hego-mendebaldean, Txindoki mendia ipar-ekialdean eta baita Idiazabal, Segura, Beasain eta Lazkao udalerriak ere.

Zirkuitua ixteko abiapuntura eramango gaituen 2.100 metroko jaitsiera errez bat baino ez zaigu geratuko.

OLABERRIKO UDALA