.
.
ETXEBERRI BARRENATIK ERREKALDERA
.
Ibilbidea 5.647 m-koa izango da.

Olaberriko erdigunean gara, hirigunean.

Inguru honetan kokatzen dira herriko eraikuntzarik esanguratsuenak: Udaletxea, San Juan Bautista eliza, eskolak edo ostatua besteak beste. Azken finean erdiguneak eta Ihurre auzoak osatzen dituzte Olaberriko bizi-nukleo nagusiak.

Hemendik, parrokiko talaiatik bertatik Aizkorri mendia begiztatu daiteke hego-mendebaldean, Txindoki mendia ipar-ekialdean eta baita Idiazabal, Segura, Beasain eta Lazkao udalerriak ere.

Hirigunea atzean utziz ibilbidea mendebalderantz jarraituko dugu, Berdillari eta berriro ere Aranguren baserrien albotik igaroz, bertatik zirkuituaren abiapuntura bueltatzeko.

OLABERRIKO UDALA