.
.
BENGOETXE TXIKI
.

Bengoetxe Txiki baserriaren inguruko lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira, garai hartan Olaberriko hogeitalau etxe nagusietarikoenen artean kokatzen zelarik.

Jatorriz bi hegok osatzen zuten, ekialdekoak eta mendebaldekoak, baina mendebaldekoa bertan behera erori eta birreraikia izan zen. Ondorioz, ekialdeko hegoa har daiteke bakarrik garaiko eraikinaren eredu gisa.

Baserriaren alderdi honetako ezaugarri arkitektonikoek XVI. mendeko lehen mende erdian eraikia izan zela ikustarazten dute. Ordundik zaharberritze ugari burutu zaizkio, zorionez jatorrizko egitura bere horretan utziz. Hori dela eta ikusgai dagoenaren atal handi bat jatorrizko eraikuntzarena da.

Hiru garaieratan banatua zegoen Bengoetxea Txiki: Upeltegi gisa erabili ohi zen sotoa, behe solairua, zeinetan etxebizitza eta ukuilua kokatzen ziren, eta almazen lanak egiten zituen azpi-kubierta.

Ipar etxaurrean argi ikusten dira benetako eraikuntzaren eta lur erorketaren ondorengo birreraikuntzaren arteko ezberdintasunak.

Bengoetxe Txiki baserria Euskal Herriko “Ondare historiko-arkitektonikoaren” zerrendan sartua dago.

OLABERRIKO UDALA