.
.
ERTZILERROTA
.

Ertzilerrota baserria Errekalde auzoan kokatzen da, Sustraierreka ubidearen eskuin aldean eta Lazkao herritik metro gutxira.

Errota hau XX. mende hasiera arte funtzionamenduan egon zen, 1960. urtean eraitsia eta birreraikia izan zelarik. Eraisketa honek baserriaren lehenagoko eginkizun produktiboen inguruko arrasto oro ezabatu zuen, izena izan ezik. Mantendu den pieza bakarrenetarikoa errotaren gurpila izan da, eta Tolosaldeako ermita batera eraman zen, bertan aldare gisa erabilia da.

Gaur egungo eraikinak 145 metro karratu ditu, bi solairuek bi etxebizitza osatzen dituzte eta behe solairua biltegi gisa erabiltzen da. Etxeari eginiko berrikuntzek errota zaharrarekin zerikusia zuten elementu guztiak behe solairutik desagerrarazi egin zituen. Sarrerari dagokionez hego etxaurrean kokaturik dago.
Etxearen eginkizun primitiboen inguruko zantzuren bat ematen duen elementu bakarrenetarikoa etxetik kanpo dago, errota harri bat da.

Ertzilerrota, elementu babestu gisa ageri da Gipuzkoako Foru Aldundiak eginiko kultura ondasunen zerrendan.

OLABERRIKO UDALA