.
.
ETXEBERRI BARRENA
.

Etxeberri Barrena baserriaren inguruko lehen erreferentziak XVI. mende erdialdekoak dira, garai hartan Olaberriako 24 etxe garrantzitsuenen artean kokatzen zelarik (1565).  Gaur egun abereen ikuiluratzerako eta belar biltegi gisa erabiltzen da soilik.

Eraikuntza XVI. mendekoa da, eta dolaredun baserrien adibide garbia da. Ondorengo baserriaren berrikuntzek ez dute egitura  zaharrean aldaketa handirik eragin, hori dela eta herriko arkitektura zibilaren erreferente oso egokia da.
Etxeberri Barrena baserria Ihurren kokaturik dago Iriarteko errekaren ibilguaren gainean eta Idiazabaleko mugengandik gertu. Bere azalera 328 metro karratukoa da, bi garaileratan banatua. Behe solairuan ikuilu bezala erabilia da, eta teilatupea ordea biltegi gisara. Eraikuntzak karga-horma perimetralak ditu, hasieran batean lehen solairuaren garailera zutenak. Oholtza batek ixten du gainerakoa, etxearen barnealdean eta Ekialdeko etxaurrean ikus daitekeen bezala. Mendebaldean estalitako handitze bat dauka, honek bi hormarte gehitu dizkio baserriari, etxebizitzarako erabiltzeko asmoz.

Hiru sarreraz osatzen da baserria. Mendebaldekoa handitzeari dagokion sarrera da. Ekialdekoa biltegirako sarrera da, eta malda baliatuz rampa batez heltzen da bertara. Azkenik, sarrera nagusia erdian kokatzen da.

Etxeberri Barrena, elementu babestu gisa ageri da Gipuzkoako Foru Aldundiak eginiko kultura ondasunen zerrendan.

OLABERRIKO UDALA