.
.
IHURREKO GASOLINDEGIA
.

Ihurreko gasolindegia izen bereko auzoan kokatzen da, Oria ibaia eta 1-nazionalaren arteko azalera batean. Gaur egun zonaldea pabilioi industrialez inguraturik dago guztiz.

Gasolindegia 1940ko hamarkadan eraikia eta 1953an zabaldua izan zen, 1-nazionalean ibilgailuen zirkulazioa sustatzeko asmoz.

Hiruki itxurako lur eremuan eusten da, 461 metro karratuko azalerarekin. Eraikinak terraza ere badu.

Kanpokaldea adreiluzkoa badu ere, hormigoi armatuz eraikia dago. Egun, eraikina guztiz berriztatua dago.

Nahiz eta antzina ibilgailuen garbiketa eta koipeztatze guneak bertan egon, gaur egun gasolina hornigailuak aurki daitezke eraikinaren hegoaldean. Alde honetan, gasolindegiaren funtsezko egitura bi pisuko gorputz zilindrikoa da.

oikaldekoa pisua ur depositu gisa erabiltzen zen hasiera batean, behekoa aldiz bezeroen arretarako.

Jatorriz, hornigailuen gaineko sapaian lau horma-irudi ikus zitezkeen, Hego Euskal-Herriko hiriburuen adierazgarri zirenak. Zoritxarrez  desagertu egin dira guztiak.

Denoboran zehar bere osagarri batzuk galtzen joan da gasolindegia (garajea, tallerra...) eta mota ezberdineko hornigailuak eta garraioari loturiko sail batzuk baino ez dira geratzen.

Ihurreko gasolindegia, Olaberriak duen ondare industrial txikiaren adierazgarri onenetarikoa da.

Ihurreko gasolindegia elementu babestu gisa ageri da Gipuzkoako Foru Aldundiak eginiko kultura ondasunen zerrendan.

OLABERRIKO UDALA