.
.
IHURREZAHARRA ERAIKIN BERRIA
.

Ihurre zaharreko eraikin berria Olaberriako hirigunean kokatzen da, udaletxearen alboan.

Bi mila eta hamabigarren urtean zaharberritze bat burutu zitzaion, jatorrizko baserriaren elementuen zati handi bat erabiliaz, honek eman zion gaur egun duen izena. Hasiera batean ibai terraza batean kokatzen zen, errepide nazionala eta Oria ibaiaren artean, zeinek Idiazabalekin muga bereizten duen.

Eraikuntza primitiboa baino txikiagoa da, hala ere, honen leihoen harlanduak eta izkinakoak mantentzen ditu, teilatu azpiko egurrezko estrukturaren zati handi batekin batera.

Jatorrizko eraikinaren ondaredun izaera memorian mantentzeko asmoz, idurreko parajea, eta zehatzago bere burdinola, 1469. urtean aipatuak izan zirela nabarmentzen da. Bere bizitzan zehar, baserri hau izen bereko ekoizpen taldeari lotuta azaltzan da. Gipuzkoako burdinola garrantzitsuenetako bat, errota bat eta beste zenbait jabetza zeuzkan, hasiera batean Lazkano leinuari, eta ondoren Valdemiano markesari lotuta.

Burdingintza etxe eginkizuna eman zitzaion etxe honi.

XVI. mende hasieran, 1507an, “Yurre” izeneko baseeri baten lehen zantzuak ageri dira, berriki erretakoa eta ondorioz birreraiki behar izango zena. Mende horretako erdialdean Olaberriako 24 etxe garrantzitsuenetariko bat izatera pasa zen., 1565ean.

Hala ere, dirudienez Ihurre Zaharren azken itxura XVII. mendean zehar eginiko berritzeren baten ondorio da.

Baserri hau modu ezberdinez izendatua izan da historian zehar: Yurre (1469); Yhurre (1507); Hiurre (1609); Yurre de abajo (1762); Yurrezarra (1863).

 

OLABERRIKO UDALA