.
.
MIRABALLES
.

Miraballes baserria XVI. mende amaieran edo XVII. mende hasieran eraikia izan zela uste da, Azarola baserriaren borda zahar baten gainean.

Gainera izeneko auzoan kokaturik dago, Pagoeta eta elizaren mendixken arteko lepoan. Bi garaieratan banaturiko 340 metro karratutako azalera du, behe solairuak eta goi solairuak ikuilu eta biltegi funtzioak betetzen dituztelarik, hurrenez hurren.

Bere jatorrizko egituraren zati handi bat mantentzen du baserriak, nahiz eta aldaketa txikiren bat eragin duten lanak burutu zaizkion azken mendean.

Ekialdeko etxaurrean aurki daiteke sarrera nagusia, atea burnizko bi tatxetak apaintzen dute. Etxaurre nagusiaren ipar erdialderi beste eraikin bat erantsi zitzaion orain mende bat. Hau abere gehiago eduki ahal izateko helburuarekin egin zen. Goi solairua biltegi bezela erabiltzea erabaki zen orduan.

Esan bezala, historian zehar burutu zaizkion lanek aldaketa gutxi eragin dute baserriaren egituran.
Miraballes baserria, elementu babestu gisa ageri da Gipuzkoako Foru Aldundiak eginiko kultura ondasunen zerrendan.

OLABERRIKO UDALA