.
.
OLABERRIKO UDALA
.

Udaletxe originala XVII. mende hasieran eraikia izan zen, hutsetik hasita, eta gaur egun duen kokaleku berean. Gutxi gora behera 1626 eta 1628 urteen artean izan zen eraikia, eta hurrengo urteetan garrantzi gutxidun erreforma batzuk burutu zitzaizkion.

XVIII. mende erdialdean, 1744 eta 1761 urte bitartean guztiz berreraikia izan zen, gaur daukan tamaina hartuz. Bi solairu, teilatupea eta puntu erdiko bi arkodun arkupea zituen orduan. Beste solairu bat ere gehitu zitzaion 1890. urtean.

Egungo Olaberriako udaletxea, XX. meandearen amaieran birreraiki zena, oin laukiduna eta lau solairuko garaiera dauzka, lau uretarako teilatuaz estalirik. Bere barnean udal bulego administratiboak kokatzen dira.

Eraikina mota askotako hareharri piezadun itxiera perimetralez osatua dago lehen bisolairuetan ( harlanduzko sillarriak bigarren solairuan eta harri-hormak lehenengoan) eta egurrezko estaldura teilatupean.

Harlanduzko sillarri inposta batek banatzen du solairu bakoitza. Etxaurrean aintzinako eraikinari dagozkion kokapen horizontaleko piezak daude ikusgai.

Behe solairuan puntu erdiko lau arkuz osaturiko arkuteria kokatzen da,modu honetan eraikin primitiboaren arkuteria bikoiztuz, zeinetan harlanduzko sillarriak arkuteria berriarentzako berrerabiliak izan diren. Era berean harlanduzko silerridun eskantzuak ere baditu.

Hegoaldeko fatxadaren goikaldean, armarri txiki bat ageri da, aurretik hasierako eraikinean egon zena.

Baoak egikera homogeneodunak dira, eta erregularki banaturik daude etxaurre osoan zehar, guztiak forma errektangulardunak. Lehiate luze bat bereizten da hego etxaurreko goikaldean. Sarrera aldiz, etxearen mendebaldeko lehen solairuan kokaturik dago, honen erdialdean kokaturiko bao errektangular zabal batek osatzen duelarik.

 

OLABERRIKO UDALA