.
.
SAN JUAN BAUTISTA ELIZA
.

San Juan Bautista elizaren lehen erreferentziak 1568 urtekoak dira. Ordurako eliza oso hondatuta eta berriketa batean beharrean zegoen. Hainbat arkitekto proiektua eskutan eduki eta birreraikitzeko erabakia hartu ostean, Abaria igeltsero maisuak amaitu zuen 1634. urtean.

Elizaren ezaugarri arkitektonikoek aditzera ematen dutenez, XVI. mende bukaera eta XVII. mendeare lehen herenean eraikia izan zen prozesu luze baten ondoren.

Hirgunearen erdialdean kokatzen da, garaiera handieneko puntuan, muino baten gainean.

Elizaren egitura gorputz nagusi  batean oinarritzen da, zeini gehigarriak ipintzen joan zaizkion historian zehar. Guztira 527 metro karratuko azalera osatzen du eraikinak bere osotasuenan.

Laukizuzen itxurako nabe nagusia abside batek amaitzen du, bertan aldarea eta korua daude. Nabe honetatik aldebietako sakristietara hel daiteke.

Esan bezala, gorputz nagusiari gehigarriak ipintzen joan zaizkio gaur egungo itxura lortu arte: Elizpea 1670. urtekoa da (XVIII. mende erdian berriztatua), dorrearen eraikuntza 1683 eta 1703 urteak bitartekoa da; bobeda berriak eta korua 1723 eta 1725 urteak bitartean amaitutakoak dira, erretaula nagusia berriz 1747koa da.

Aldare nagusiaren gainean erretaula errenazentista ikus daiteke. Honen erdigunean, satutegi gainean, San Juan Bautistaren irudia dago, eta alde banatara San Jose eta San Inazioren tailuak. Gurutzeratutako Kristoren busto batek koroatzen du erretaula, San Pedro, San Pablo eta lau aingeru aldamenean dituelarik.

San Juan Bautista eliza elementu babestu gisa ageri da  Euskal Herriko “Behin-behineko Ondare historiko-arkitektonikoaren” zerrendan. Baita Gipuzkoako Foru Aldundiak eginiko kultura ondasunen zerrendan ere.

OLABERRIKO UDALA