.
.
SANTA KRUZ ERMITA
.

Santa Kruz ermitaren inguruko lehen erreferentziak 1552. urtekoak dira, nahiz eta eraikinaren ezaugarri arkitektonikoak XVIII. mendekoak diruditen. Hala ere, bere barnean XVII. mendeko elementuak ageri dira.

lementu hauek nolabaiteko egitura zaharrago baten berrerabileraren inguruko zantzuak izan daitezke.

Aranguren auzoan kokaturiko eraikin honek, Pagoeta mendiaren ipar-ekialdeko magaleko lautada bat du sostengu, Agirre baserriarengandik oso gertu. Ermitak 98 metro karratuko azalera du, karratu forman. 

Habe horizontalen errenkada batek osatzen du eraikinaren goi egitura, hauek horma perimetralen gainean heltzen dira, horrela teilatupeko gapirioak eutsiz.

Ermitako sarrera bakarra ekialdeko etxaurrean kokaturik dago. Bertan aurkitzen da ur bedeinkatu ontzia eta honen gainean burnizko gurutze bat.

Paretari atxikitako hareharrizko banku batek ostazen du aldarea. Pareta horretan bertan ikus daiteke erretaula, honek Gurutze Santua irudikatzen duen egurrezko erliebe bat du erdialdean, atzekaldean  paisaia bat ageri da, Jerusalenen irudiarekin.

Antzinako usadioak aztertuz, ermita hau Olaberriko parrokia primitibotzat jo daiteke, zihurtatzerik ez dagoen arren. Ohitura zen maiatzaren 3an, Gurutze Santuaren egunean, bertara prozesioan joatea eta ermitaren inguruan erromeria herritarra egitea.

Santa Kruz ermita elementu babestu gisa ageri da Gipuzkoako Foru Aldundiak eginiko kultura ondasunen zerrendan. Honetaz gain, Donejakue Bideko parte da, ondasun kultural kalifikatua  dena, zehazki bildugune monumental kategoriapean Euskal Autonomi Erkidegoa igarotzen duen zatian.

OLABERRIKO UDALA